Txip horia zure jabetzako txip bat da eta AFEDEGIk kronometratutako probetan parte hartzeko aukera emango dizu kirolprobak.com webgunearen bitartez. Estatuko eta atzerriko proba ugaritan ere erabiltzen da txip horia, besteak beste Berlin, Londres, Rotterdam, Frankfurt, Los Angeles, Boston edo Municheko maratoietan. Lasterketa horietan guztietan beharrezkoa da txip horia eskuratzeko gordailu bat ordaintzea; horrez gain, antolatzaileek txipa erabiltzeagatik alokairu bat ere kobratzen dute. Aldiz, txip hori bat jabetzan izanez gero, ez dago zertan diru hori ordaindu.
Kronometraje sistemak lasterketa bakoitzean alokatzen diren entrega eta bilketako txip zuriekin ere funtzionatzen du. AFEDEGIk txip horia erosteko aukera ematen dizu behin betiko erabil dezazun. AFEDEGIk kronometratuko duen proba batean izena ematean kirolprobak.com atariaren bitartez, zure txip horiaren kodea eskatuko dizugu; ostean, lasterketan egiten duzun denbora automatikoki erregistratuko dugu.
18 € + 2 € gehiago igeriketa eta triatloi probetarako neoprenozko velcro berezia erosiz gero.